Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Babarrun gorriaren ohoretan bidaia

30/09/2015

Babarrun gorriaren ohoretan bidaia

Babarruna nekazal tradizioari dagokionez Euskadin dagoen goi produktuetako bat da. Hiru mendetik hona gure baserrietan landatu da lekale hau eta egun goi mailako kalitatea lortu egin du. Hainbat dastatzaile garrantzitsuk euskal babarrunaren kalitatea azpimarratu dute. Hiru barietate nagusi bereizten dira euskal babarrunen artean: Gernikakoa, Tolosakoa eta arabar babarrun nabarra.

Udazkenean lekale berezi honen ohorez antolatutako hainbat ospakizun burutzen da. Errepasoa emango diogu agendari babarrun zaleentzat.

Lehen geltokia, Pobes (Araba)

Gure lehen geldialdia Arabako Pobes herrian egingo dugu. Bertan urriko bigarren igandean Arabako babarrun nabarraren azoka ospatzen da. Jai egun honetara jaki honen ehunka zale hurbiltzen dira urtero. Erakusketak, herri kirol erakustaldiak eta dastatzeak egoten dira eta “Ohorezko arabar babarrun nabar” saria ematen da. Egun polita Arabako herrialdearen bihotza ezagutzeko.

Gernikarantz

Hurrengo geldialdia Gernikan egingo dugu. Larunbatero ekaina eta abendua bitartean, Bizkaiko hiribildu honek azoka monografikoa antolatzen du. Azaroaren lehen asteburuan protagonista nagusia babarruna izango da, eskualde horretako nekazal erreferente nagusietako bat. Esan dizuegun bezala Gernikako babarrunak bere aitortutako tokia du Euskadiko barietateen artean.

Egunean zehar herri kirol erakustaldiak eta umeentzako jarduerak izango dira bertan.

Azken geltokia: Tolosa!

Bidaiari bukaera Gipuzkoan jarriko diogu, babarrunengatik ezaguna den beste eskualde batean hain zuzen ere: Tolosaldea. Tolosan urtero antolatzen da Babarrun Astea. Ekitaldi nagusiak azaroaren 21 eta 22an ospatuko dira. Lehiaketak eta dastatzeak egongo dira eta baita protagonista nagusitzat babarruna izango duten azokak ere.

Jaki tradizionalak gustuko? Ezin zara gelditu aipatutako hiru ospakizunetakoren batean babarrunak dastatu gabe. Bila ezazu eskualdean gustukoen duzun Nekaturreko ostatua eta etorri sabelari gozatua ematera. Zure zain gaude!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco