Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Behobia-Donostia lasterketa egingo al duzu?

06/10/2014

Behobia - Donostia

Behobia Gipuzkoan dagoen Irun udalerriko auzo bat da. Han egon ziren antzinako fosforo lantegia edo hiltegia. Baina halako paraje historikoez gain ia 10000 biztanle daukan auzo honi ospea eman diona duela berrogeita hamar urtetik herrialdeko hiribururantz abiatzen den lasterketa egitera hurbiltzen den korrikalari oldea da. Asmatuko zenuenez gaur Behobia-Donostiaz ari gara.

Berrogeita hamar edizio ospatu badira ere lasterketa honen historiaren abiapuntua 1919. urtean kokatu behar da. Urte horretan lasterketaren lehen edizioa ospatu zen. Zortzi urteren ondoren 30. hamarkada arte eten zen antolaketa. Etenaldi luze baten ondoren 70. hamarkadaren bukaeran C. D. Fortuna taldearen eskutik Behobia-Donostia berpiztu egin zen. Berpizkunde horren ondorengo lehen edizioan 1000 inguru izan ziren izena eman zutenak. Iaz lasterketa honetan 28000 atletek hartu zuten parte.

Zer dela eta erakartzen ditu 20 kilometroko froga batek hainbeste korrikalari? Agian kirol jarduera baino gehiago bihurtu delako. Korrikalariek ibilbidea maite dute, asko izanik urte osoko prestakuntza lasterketa honi begira egiten dutenak. Beste arrazoietako bat ikusleengan dago. Irungo eta Donostiako hiritarren babesa kilometro guztietan eta bakoitzean sentitu egiten da. Herri biak kalera ateratzen dira milaka parte hartzaileen ahalegina ikustera.

Esan dugun bezala aurtengo Behobia-Donostia berezia izango da 50. edizioa delako. Izen emateak aspaldi itxi egin ziren eta parte hartzaileak prestakuntzaren azken atalean aurkitzen dira. Hitzordua azaroaren 9an.

Handik egun gutxira, hiriburua berriz ere atletismoari irekiko dizkio ateak Donostiako Maratoiaren edizio berri bat ospatzeko. Lasterketa honen 37. edizioa hurrengo azaroaren 30ean ospatuko da. Berriz ere erabiliko da 1993an Munduko Koparako erabilitako ibilbidea.

Ez zaudela prest 42 kilometro korritzeko? Ez zaitez kezkatu, maratoiarekin paraleloan antolatzen diren 21 eta 10 kilometroko frogak ere ospatuko dira.

Nekaturretik lasterketa hauetan parte hartuko dituzten guztiak animatu nahi ditugu. Profesionalak izan zein ez, ahalegina eta pasioa miresgarriak dira. Zorterik hoberena!

Behobia-Donostian edo Donostiako Maratoian hartuko duzu parte eta ostatua behar? Begira itzazu eskualdean dauzkagun ostatuak. Atsedenik hoberena eta ibilbide ofizialetik hurbil prestatzeko aukera ziurtatzen dizugu.

Zonaldeko alokairuak

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco