Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

BlogTrip-a: French Adventurer, Les Géonautrices eta Seniors en Vadrouille

01/07/2019

BlogTrip-a: French Adventurer, Les Géonautrices eta Seniors en Vadrouille

Gauzatxo bat ezagutarazi nahi dizugu. Gogoratzen al duzu Parisko Nazioarteko Turismo azoka (Destination Nature Show) zeinean pasa den martxoan egon ginen? Era honetako azokei esker kontaktu berriak egin eta ideiak elkarlanean garatzeko aukera izaten dugu. Besteak beste blogarien kasua da. Ezagutu genituen pertsonen profila ezagututa haietako batzuekin gauza ezberdin bat egitea pentsatu genuen: BlogTrip bat Frantziak Nekaturrek eta Gipuzkoako lurraldeak eskaintzen dituzten baliabide turistiko eta gastronomikoak sakonago ezagutu ditzan.

Ekainaren 10, 11, 12 eta 13an French Adventurer, Les Géonautrices eta Seniors en Vadrouille Frantziako blogek guk antolatutako BlogTrip honetaz gozatzeko aukera izan zuten. Haren bidez Nekaturrek Gipuzkoan dauzkan nekazal turismo eta landa etxe ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte haien jabe eskuzabalen eskutik, eta aldi berean Euskadiren adierazgarri diren bisitaldi turistiko eta esperientzia gastronomiko ezberdinak bizitzeko aukera izan dute. Ezagutu nahi al dituzu BlogTrip horretan egindako gauza guztiak? Ikus ezazu!

Ibilbideari hasiera emateko Donostia-San Sebastian bisitatu genuen hiriko Turismo bulegoaren eskutik eta pintxo potea dastatzeko aukera izan genuen. Tour horren ondoren Enbutegi Landa Etxea (Urnieta) aurkeztu genien bost blogariei, non ostatu hartu zuten lehen gau horretan.

Bigarren egunean Getaria bisitatu genuen bertako turismo bulegoaren eskutik eta ibilaldia bukatutakoan Zumaiara jo genuen non blogariek Santa Klara Nekazal turismoa ezagutu zuten haren baratzea eta abereak bisitatzeko aukerarekin. Itsasontzi baten Geoparkean ibili ginen Begi Bistan zerbitzuei esker eta indarrak berreskuratu genituen Bedua jatetxean. Arratsaldean Lasturko Harana eta Goikola (eta hango ehungailuak) eta Eleizondo-Deba nekazal turismoak bisitatu ahal izan genituen. Egunarekin bukatzeko BlogTrip-ean parte hartu zutenek Lamaino Etxeberri Nekazal turismoan (Bergara) pasatu zuten gaua.

Hirugarren eta azkenaurreko egunean Arantzazu eta Oñati bisitatu genituen bertako turismo bulegoaren eskutik. Indarrak Mutiloako ostatuan berreskuratu genituen eta jarraian Segura eta Ondarre Nekazal turismoa bisitatu genituen, zeinean istorio berezia daukaten gaztandegi eta museoari esker. Bisitariek azken gaua Oiharte Nekalal turismoan (Zerain) eman zuten.

Ekainaren 13a heldu zen. BlogTrip-aren azken eguna. Chillida-Leku museoan zehar bisitaldi gidatua egiteko aukera izan genuen Ana Amondarainekin. Ondoren, Suharri jatetxera (Hernani) hurbildu ginen eta Galarreta Jai-Alai pilotalekuan erremontea zehaztasun gehiagorekin ezagutzeko aukera izan genuen.

Azken egun honetan bukaera eman genion BlogTrip honi eta agur esan genien bost blogariei. Nekaturretik parte hartzeagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.

Espero dugu zuk ere aipatutakoa gustuko izatea eta oporretarako nekazal turismo eta landa etxeen artean destino eta esperientzia berrietarako baliagarri izatea!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco