Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Donostiako danborrada: gutxienez behin bizi beharreko jaia

26/12/2016

Donostiako danborrada: gutxienez behin bizi beharreko jaia

Mapan asko dira seinalatutako egunak baina donostiarrek badaukate beste guztien gainetik dagoen bat. Egun handia da, hiritarrak kalera ateratzen dira jaiaz gozatzera eguraldi ona izan ala ez. Egun hori urtarrilaren 20a da. Zergatik? Erantzuna erraza da, San Sebastian eguna delako.

Jaiari 19tik 20rako goizaldean ekiten zaio. Gauerdian Gaztelubide sozietateak eta beste danborrada batzuetako ordezkariek bandera igotzeari musika ezartzen diote. Antzina Sarriegi maisuak konposatutako musika urtez urte beti bezain bizi eta argi entzuten da. Jaiaren hasiera Konstituzio plazan ematen da eta hirira zabalduz doa Donostia 24 ordu magikotan murgilduz.

Urtarrilak 20a heltzearekin batera txikienek hartzen dute helduen lekukoa. Donostian danborradak ospatzen jarraitzen da baina kasu honetan umeen txanda da. 52 konpainia, gehienak hiriko ikastetxeetatik etorritakoak, hiriburuan zehar kalejiran abiatzen dira helduek daramaten erritmo berean.

Jaia ez da 20tik 21erako gauerdia heldu arte etengo. Une horretan Donostiarrak berriz ere Konstituzio plazan elkartuko dira. San Sebastian martxarekin bandera jaitsiz bukaera jarriko zaizkie donostiarren neguko, edota urte osoko, 24 ordu politenei.

Donostiako jendeak zera esaten du, hiriaren benetako esentzia ulertu ahal izateko derrigorrezkoa dela behin gutxienez danborrada bizitzea. Egia esan danborrada gure lurraldeko ospakizunik berezienetakoa da. Gozatzeko ospakizun ezberdin bat ezagutu nahi baduzu zain daukazu Donostia.

Elkartuko al gara Danborradan? Aurten aproposa da etorri eta jaizubi bat antolatzeko Donostia eta inguruneak bisitatuz. Ostaturik behar al duzu? Begira itzazu Nekaturrek ingurune horretan dauzkan ostatuak. Haiek guztietan esperientzia berezi eta zoragarria bizi ahal izango duzu. Pribilegiozko inguruneetan kokaturik gure ostatuek gure lurraldeko benetako esentzia ezagutzeko egonaldia eskainiko dizute.

Gogoratu: hitzordua duzu Donostiarekin hurrengo 19an. Zure zain gaude!

Argazkia: Urko dorronsoro (CC/Flckr)

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco