Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Donostiako danborrada heldu da!

01/01/2020

Donostiako danborrada heldu da!

Oso gutxi falta da Donostian urteko egunik politenetakoa bizitzeko. Urtarrilaren 19tik 20rako goizaldean hiria gainditzen duen ekitaldia ospatzen da. Danborradaz ari gara, urtero Gipuzkoako hiriburua hunkitu egiten duena. Aurkeztuko al dizugu jaia?

Urtarrilak 20 00:00etan, ordua heldu da

Urtarrilaren 19tik 20rako gauerdia. Erlojuak hamabiak jo eta Gaztelubide sozietateak eta bestelako danborradetako ordezkariek bandera igotzea musikaz girotzen dute. Sarriegi maisuaren konposaketa klasikoak jotzen dira eta plazan bildutako guztiek abesten dituzte. Jaiak Konstituzio plazan abiatuta Donostiako beste kale guztiak hartzen ditu. Hiriko 24 ordurik zirraragarrienak hasten dira.

Egunsentian helduek ume donostiarrei ematen diete lekukoa. Urtero bezala haurren danborrada ospatzen da zeinean 50 konpainia baino gehiagok parte hartzen duten, gehienak Donostiako ikastetxeetatik etorritakoak. Gaztetxoak badira ere urtez urte egin ohi izan duten pasio berberarekin eramaten dute erritmoa.

Jaiak gauerdiraino irauten du hiritarrak konstituzio plazan biltzen diren arte. Kasu honetan Union Artesanaren txanda da, hiriko konpainiarik zaharrena hain zuzen ere. Danborrada honekin, San Sebastian martxarekin, eta bandera jaistearekin bukaera ematen zaie hiriko 24 orduko jai eta giro apartari. Seguruenez urteko 24 ordurik politenak.

Donostiako danborrada bizitzeko gonbitea luzatzen dizugu

Donostiako jendeak danborrada hiriaren esentzia ulertu ahal izateko derrigorrezko esperientzia dela esaten du. Egia esan danborrada gure lurraldeko ospakizunik bitxi eta interesgarrienetakoa da. Gauza ezberdin batez gozatzeko zain daukagu Donostia. Ez izan zalantzarik. Eta atseden hartzeko tokirik behar izanez gero gu laguntzeko prest gaude. Aukeratu gure nekazal turismo eta landa etxeen artean gustukoena eta prestatu zaitez Donostiako 24 ordurik zoragarrienak bizitzeko.

Nekaturretik jai berezia deskubritzeko gonbitea egiten dizugu. Donostiako kaleetan ikusiko dugu elkar!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco