Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Erritmoari eutsi! 3 hiri, 3 jai

01/07/2018

Erritmoari eutsi! 3 hiri, 3 jai

Euskadiko hainbat udalerritan ekaina eta uztaila jaiekin loturik badatoz abuztuaren kasuan hiru hiri nagusienetako jaiak heltzen dira. Hilabete horretan zehar Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaiak ospatzen dira, bakoitza bere pizgarriekin. Hilabete honetan gure buletinean jai egutegia errepasatuko dugu. Animatzen al zara?

Andre Maria Zuriaren jaiak Vitoria-Gasteizen

Abuztuak 4, arratsaldeko seiak. Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zurriaren plaza jendez betetzen da Zeledoni ongietorria emateko, jaiei hasiera ematen dien pertsonaia hain zuzen ere. Sei egunetan zehar Arabako hiriburua era guztietako ospakizunez betetzen da. Kontzertuak, su artifizialak, herri kirolak eta hainbat eta hainbat ekintza gustu eta adin guztietarako. Eta jarduera horiek guztiak gure lurraldeko arropa tradizionalekin jantzirik doazen blusek eta neskek animatuko dituzte.

Donostiaraino hurbilduko gara

Atseden hartzeko egun (gutxi) batzuen ondoren Donostiak hartuko du Vitoria-Gasteizko lekukoa. Abuztuaren 11n Donostiako Aste Nagusia abiatuko da, hiria bisitatzera joateko beste pizgarri bat. Egun horietan zehar Donostian era guztietako ospakizunak antolatzen dira baina guztien gainetik azpimarratzekoa da su artifizialen nazioarteko lehiaketa. Donostiako badiaren gaineko erakustaldi piroteknikoak euskal udaran bizi daitezkeen gauzarik ederrenen artean daude.

Azken geldialdia: Bilbo

Donostiak amaiera ematen duen egun berean Bilbon abiatzen da jaia. Abuztuaren 18an Marijaia bere hirira bueltatuko da 9 egun jairi hasiera emateko. Konpartsek eragindako giro atseginak, kultur eskaintza zabalak eta era guztietako espektakuluek Bilboko Aste Nagusia urteroko ezinbesteko hitzordu bilakatu dute milaka eta milaka pertsonarentzat. Jai gunea, su artifizialak eta kontzertu handiak ere ez dira faltako.

Eta non hartuko duzu atseden?

Nekaturretik gure hirietako jaiez gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Hiru horietako edozeinetan giro zoragarriaz gozatu ahal izango duzu. Eta beti bezala ongietorria izango zara gure edozein ostatutan. Begira itzazu gustuko dituzun jaietatik hurbileneko ostatuak eta presta zaitez denbora askoan ahaztuko ez dituzun jai egunak bizitzeko.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco