Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EUSKADIKO BALIABIDE GORENETATIK HARATAGO (I)

Bidai aholkuak -

01/08/2025

EUSKADIKO BALIABIDE GORENETATIK HARATAGO (I)

Euskadira al zatoz zure oporretako egun batzuk pasatzera? Zure lehen aldia izan edo lehendik egon bazara, plan desberdinak proposatzen dizkizugu bikotekidearekin, familiarekin, lagun-taldearekin edo zuk bakarka egiteko. Eta, izan ere, Euskadin gustu guztietarako planak eta jarduerak ditugu, gure baliabide gorenetatik haratago (horiek ezagutzea ere gomendatzen dizugu, noski).


Bikotekako planak


Mahasti arteko ilunabarra, urik gabeko bainua, eta gertuko produktuekin egindako landa-esperientzia gastronomikoa dira bikotekidearekin batera egin ditzakezun planetako hiru. Segi irakurtzen plan hauek non egin esango dizugula.


Arabako Errioxa leku ezin hobea da mahatsondo artean galtzeko, herri askotan oraindik dauden lurpeko upeltegiak ezagutzeko eta artisau-eran egiten jarraitzen duten ardoak dastatzeko. Baina ez hori bakarrik: bere iragan megalitikoa ezagutzeko aukera ere izango duzu, Erdi Aroko herrietatik galdu eta bertako istorio eta kondairez busti ahal izango zara.


Argazkia: Dastatze-gunea (Nekatur)


Eta bainu bat urik gabe hartzea proposatzen badizugu? Enkarterrin (Bizkaiko probintzian) “Baso bainu” batez gozatu ahal izango duzu, isiltasuna eta naturarekiko kontaktua protagonista dituen esperientzia batez. Gainera, Euskadiko eremu honek badu zer kontatzeko indianoen etxeei buruz, burdinari eta meatzaritzari lotutako iragan industrialari buruz, eta gure jantzirik tradizionalenetako bati buruz: txapelak.


Tokiko gastronomiari lotutako esperientzia baten bila bazabiltza, Gipuzkoako Goierrira hurbiltzea proposatzen dizugu, hau baita “Idiazabal lurraldea”. Baina “ez da soilik gaztaz bizi gizakia”: Goierriko asteroko azokak benetako kolore eta zapore eztanda dira, non baserritarrek baratzeko beren produkturik onenak saltzen dituzten. Goierriri buruz gehiago jakin nahi? “Basque Highlands” izenekoek hainbat ibilbide eta bidezidor eskaintzen dizkizute bertako parke naturaletan, bide berdeetan eta Donejakue bideko etapetan barrena.


Planak familian eta taldean haurrekin


Euskadiko hondartzak gure kostaldean bakarrik daudela pentsatzen bazenuen, sorpresa bat dakarkizugu: Arabako Lautadan bertan, Ulibarri-Ganboako urtegiaren inguruan, Landa eta Garaioko iparraldean eta hegoaldean hondartzaz gozatzeko aukera izango duzu. Barrualdeko hiru hondartza horiek bandera urdina dute, eta paisaiaz gozatzeko eta murgiltzeko ihesaldi bikaina dira. Giza kontsumorako ur-erreserba nagusia da urtegi hori Araban eta Bizkaian, eta ingurumen-balio oso handiko hezegune bihurtu da.


Argazkia: Ullibarri-Ganboa (Nekatur)


Uribe eskualdean (Bizkaia) gure mitologiaren zati bat ezagutzea proposatzen dizugu, Olentzero eta Mari Domingi (24an opariak ekartzeaz arduratzen dira), Basajaun, Tartalo edo Mari bezalako pertsonaia ezagunekin. Pertsonaia horiek guztiak ezagutu ahal izango dituzu Landetxo Goikoa baserrian, Bizkaiko zaharrena, Izenaduba Basoaren barruan. Era berean, Gorlizen Bigarren Mundu Gerrako defentsa-bunkerrak ezagutu ondoren, kostaldeko herrietara hurbildu eta bertako hondartzez gozatu ahal izango duzu.


Gipuzkoako kostaldean, Pasaian (Oarsoaldea eskualdean) itsasoko iragana eta oraina aurkituko dituzu. Baleontziak nola eraikitzen ziren eta XVI. mendeko euskal itsas jarduerari buruzko istorio eta kondaira ugari ezagutu ahal izango dituzu. Gainera, artisau-arrantzari eta itsas ingurunea zaintzearen garrantziari buruzko museo flotatzaile bihurtutako atun-ontzi batera igo ahal izango zara.


Bakarrik bidaiatzen dutenentzako planak


Izkiko Parke Naturala, Arabako Mendialdean, ezin hobea da lasaitasuna eta naturarekiko kontaktua bilatzen badituzu. Ibilbideak egin ahal izango dituzu hango paisaia harrigarrietan barrena, eta, bisitaldia fenomeno astronomikoren batekin bat badator, bertako behatokian parte hartu ahal izango duzu. Eta ez ahaztu prismatikoak, hegaztiak ikustea gustatzen bazaizu! Izki “Birding Euskadi”-ren parte da, errespetuzko turismo mota hau balioan jartzen duen proiektua.


Babestutako guneekin jarraituz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbara eramango zaitugu. Labarrez inguratutako hondartza ederrak eta tradizioari eta funtsari eusten dioten herri txiki eta ezkutuak daude bertan. Egin ditzakezun plan guztien artean, Omako basoa eta Santimamiñeko kobazuloak bisitatuko ditzakezu, biak Kortezubin eta Atxarreko San Pedro eta Ereñozarreko San Migel begiratokietatik oso gertu.


Argazkia: Arantzazuko Santutegia (Nekatur)


Eta deskonektatzeko eta zeure ni propioarekin topo egiteko, Debagoiena eskualdeko Arantzazuko Santutegia eta “Hiru Tenpluen Ibilbidearen” azken puntua (Loiolako Santutegia Azpeitian, Antioko ermita Zumarragan eta Arantzazuko Santutegia bera) baino hoberik ez dago. Bertara iristean, fatxadako 14 apostoluen eskulturak (Jorge Oteizaren lana), Eduardo Chillidaren burdinazko ate ikusgarriak eta Nestor Basterretxearen barne-pinturak ikusi ahal izango ditugu. Baina, handitasunagatik ez ezik, Arantzazuko Santutegiak ere merezi du bisitatzea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren bihotzean baitago, Santutegitik metro gutxira.


Atseden hartu eta indarrak berritu behar dituzu plan horien guztien ondoren? Ez kezkatu, Nekaturreko kide garen landa-ostatuak zure zain gaude! Gure nekazalturismoetan, landetxeetan edo landa apartamentu turistikoetan ostatu hartzea ez da lo egitearen sinonimo soilik; %100-eko Euskadi esperientzia bat bizitzea da.


Erreserba ezazu Nekaturren eskaintzen dizugun segurtasun eta lasaitasunarekin, ongi etorri etxera! Ongi etorri gure etxera!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco