Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Euskal Gabonetako azoketan zehar

25/11/2019

Euskal Gabonetako azoketan zehar

Gure planetako beste edozein txokotan bezala pixkanaka Gabonetako izpiritua nagusituz doa gure kaleetan. Ez dira falta apaingarriak, jarduerak eta nola ez Gabonetako azokak. Gaurkoan hurrengo egunotan Euskadin antolatuko diren horietako batzuetan murgiltzea proposatuko dizugu. Prestatu zaitez gure lurraldearen hoberena deskubritzeko!

Joango al gara Vitoria-Gasteizera?

Gabonak baino lehenagoko ostegunean oso nekazaritza eta artisautza azoka berezia antolatzen da Vitoria-Gasteizen. Plaza Berria era guztietako produktu naturalak eskaintzen dituzten erakustokiez betetzen da. Barazkiak, haragiak, gozoak,… gure landa ingurunearen hoberena eskaintzen da Arabako sukaldeak Gabonetara begira ondo horniturik egon daitezen. Gabonetako azokaren 2019ko edizioa abenduaren 19an ospatuko da goizean goiz hasita eta arratsaldeko laurak arte.

Gipuzkoako muinera bidean

Duela hiru mendetik gaur arte urtero egin den bezala abenduaren 13an Urretxu eta Zumarragan Santa Luziaren omenezko azoka ospatzen da. Lurraldean antolatzen diren Gabonetako azoken artean garrantzitsuenetakoa da. Milaka pertsona erakartzen ditu haren giro apartaz gozatzera. Aurten berriz ere ez dira faltako produkturik hoberenak, bertsolariak edota herri kirolak.

Azoka gehiagorik? San Tomas!

Donostia, Lekeitio, Bilbo edo Irun. Zerk lotzen ditu? Horiek guztietan San Tomas azoka ospatzen dela hain zuzen ere, garrantzitsuenetakoa garai hauetako azoken egutegian. Ohikoak izaten dira azoka hauetan txapelketa gastronomikoak, ehunka nekazal erakustokiak eta abere erakusketak. Noiz? Hurrengo abenduaren 21ean. Guk ez dugu galduko.

Zer, animatzen al zara?

Gure lurraldearen kultur eta tradizioen muina ezagutu nahi baduzu hauetako edozein azokatan aukera izango duzu. Guztietan izango duzu gure lurraldeko produkturik hoberenak dastatu eta Gabonetako jai giroa gure ikuspegitik bizitzeko. Etorri gu bisitatzera Gabonak baino lehen eta bizi esperientzia ezberdin bat. Gogoan izan beti izango duzula Nekaturreko nekazal turismo zein landa etxe bat egonaldi zoragarria eskaintzeko prest.

Hurbilduko al gara azokara?

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco