Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Euskal kostaldean galdu behar ez duzuna

01/06/2016

Euskal kostaldean galdu behar ez duzuna

Eguraldi onarekin batera, kostaldera hurbildu eta itsasoaz gozatzeko gogoak handitu egiten dira. Jakin badakigu zuetako asko hurrengo egunotan euskal kostaldera hurbilduko zaretela. Erabakita daukazuenontzat zein zalantzatan zaudetenontzat euskal kostaldean ezagutu beharreko hainbat txoko aurkeztuko dizkizuegu ondoren.

Gaztelugatxeko Doniene: Gaztelugatxeko irlatxoa Euskadiko ikurretako bat da. Lurrera zubi batekin loturik, irlatxoan X. mendeko baseliza txiki bat dago. Gaztelugatxeko Donieneko eskalinata Euskadiko eta Kantauri itsasoko tokirik politenetakoa da. Euskal kostaldera bisita egitekotan galdu ezin den txoko magikoa.

Flysch-a (Euskal kostaldeko Geoparkea): kosta 13 kilometro 20 bidezidor baino gehiagorekin, horrelakoa da Geoparkea, naturaren indarra modurik hoberenean ulertzeko tokirik hoberenetakoa. Flysch-aren edertasuna azpimarragarria da, Zumaiako hondartzetatik hurbil dauden eta benetan ikusgarriak diren harkaitz geruzak.

Kontxako Hondartza: Zalantzarik gabe Kontxa euskal hondartzen harri-bitxia da. Donostia bisitatzen duen oro iraganeko garaiak gogora ekartzen dituen hondartzaz maitemindurik gelditzen da. Gure kostaldeko itsas irudirik politenetakoa.

Urdaibai: Urdaibai gure lurraldeko barnealdea eta kostaldea lotzen dituen kate-begia da. Oka ibaiaren Kantauriar itsasoranzko bokaleak ingurumen-aberastasun izugarrizko padura eta ingurune naturala eskaintzen dizkigu.

Gehiago nahi?

Euskal kostaldean bisitatzeko txoko ala toki gehiagoren bila bazabiltza, zerrenda luzea daukazu gure webgunean. Hamaika toki euskal kostaldera eginiko bisitaldia aberatsagoa izan dadin. Eta bistatzera etortzeko gogoa piztu badizugu webgune berean ostaturik hoberena ere aurkituko duzu. Bisitatu nahi duzun tokiaren ondoan Nekatur ostatu bat izango duzu. Eta beti esaten dugun bezala jakin ezazu Nekaturrekin soilik bizi ahal izango duzula gure lurrarekin eta haren kulturarekin %100ean loturiko esperientzia.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco