Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

GABONAK EUSKADIN

Sasoi-ekitaldiak -

26/11/2025

GABONAK EUSKADIN

Euskadiko landa-inguruneko Gabonak


Oso gutxi falta da urteko garairik berezienetako bat iristeko: Gabonak. Euskadin, gaztaina erreen usainak gure kaleak betetzen ditu, gure etxeetan plater tradizionaletan pentsatzen hasten gara, eta abesteko eta egun hauetaz gozatzeko prestatzen hasten gara.


Nekaturren, Euskadiko landa ostatuen elkartean, jai hauek modu desberdin eta benetakoan bizitzera animatu nahi zaitugu, kide den gure ostatuetako batean. Hiriko zarata atzean utzi eta euskal landa ingurunean egun batzuez gozatzera etortzea proposatzen dizugu, non tradizioek bizia hartzen duten eta landa ostatu bakoitza barre eta une partekatuez gozatzeko leku bihurtzen den.


Tximinia bat piztuta, bertako produktuez betetako mahai bat, eta askoz gehiago... Bazatoz?


Benetako negua, naturaren bihotzean


Euskadin gustu guztietarako planak ditugu: bikotean bazatoz, pagadi arteko bidezidorretatik paseo lasaiak egin ditzakezu, Gabonetako merkatu txikiak bisitatu edo gure ostatuetako sutondoan atseden hartu.


Familiek eta taldeek, berriz, jai hauetako benetako magia xehetasun txikietan dagoela deskubritzen duzue: pinaburuak biltzean, gure herrietako Gabonetako argiak ikustean, elkarrekin etxeko pastel bat prestatzean, edo lo egin aurretik zeru izartsuari begiratzean.


Eta horri guztiari, gure tradizio errotuenetako batzuk gehitu nahi badizkiozu, hemen kontatzen dizkizugu.


Santo Tomas Azoka


Euskadiko Gabonen hasiera abenduaren 21ean izaten da. Egun horretan Santo Tomas Azoka ospatzen da Euskadiko herri askotan, eta Bizkaian eta Gipuzkoan izaten dira ospetsuenak eta jendetsuenak: Donostia, Bilbo, Azpeitia, Lekeitio, Errenteria, Irun, Hondarribia, Usurbil eta Arrasate/Mondragón. Azken kasu horretan, azoka abenduaren 22an egiten da, eta Santamasak izenez ezagutzen da.



Baina, nondik dator tradizio hau? Jatorrian, Santo Tomas eguna nekazarien eta abeltzainen feria bat zen: baserritarrek hirira joaten ziren urteko errentak ordaintzera, euren produktu onenak saltzera eta Gabonetako azken erosketak egitera.


Gaur egun, jatorrizko izaera eta giro landatarra mantentzen dira: plazak eta kaleak baserriko produktuen postuz betetzen dira, musika herrikoiak girotzen du eguna, abereak ikus daitezke eta giro alaia eta familiarra nagusitzen da.


Zenbait ostatu ditugu jai hau bertatik bertara bizitzeko. Hona hemen gure proposamena Gipuzkoako landa-ingurunean ostatu hartzeko.


Gabon kantak eta Gabonetako koplak


Abenduaren 21etik aurrera, eta herri batzuetan lehenago ere bai, ez da arraroa izaten gure kaleetan lagun, elkarte, bizilagun eta abarrez osatutako taldeak ikustea, txistua eta danbolina lagun, gabon-kantak abesten eta gabon giroaz betetzen gaituztenak. Horien artean ezin falta "Hator, hator", "Olentzero" eta "Din, dan, don".


Koplei dagokienez, ezin ditugu ahaztu "Marijesiak": goizaldean herriz herri Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatuz ateratzen den pertsona-taldea. Tradizio hau Gabonen aurreko bederatzigarren gauean hasten da eta 9 goizalde jarraian abesten da.


“Marijesiak” benetako instituzioa dira Gernikan (Bizkaia). Bertan, XVII. Mendean sortu ziren, baina Busturialdeko beste herri batzuetan ere badaude, baita Arratian eta Zeberion ere.


Olentzero


Bitartean, gure neska-mutilak Olentzeroren zain daude, ilusioz beterik. Olentzero abenduaren 24an mendietatik jaitsiko den ikazkin on-puska da, opariak eta desio onak ekartzeko eta Jesusen jaiotza iragartzeko. Pertsonaia hau gaztetxoen artean maitatuenetakoa da, urtean zehar gaizki portatu ezkero ikatza ekartzera arriskatzen diren arren.



Herri askotan herriko elkarteek desfileak eta Olentzeroren etorreraren antzezpenak antolatzen dituzte. Parte hartzen duten herritarrak "baserritarren" jantzi tradizionalekin janzten dira eta galtxagorriekin batera, Olentzerori laguntzen dioten izaki ñimiñoak, abenduaren 24ko arratsaldea alaitzen dute.


Pertsonaia mitologiko hauek guztiak eta veste asko ezagutu nahi badituzu, Bizkaian Izenaduba Basoa (Mungia) bisitatu dezakezu, euskal mitologiari eskainitako parke tematikoa. Aitzaki ezin hobea gure Bizkaiko alojamenduetako batean ostatu hartzeko! A! Eta Ez ahaztu zure nahiak idatzita eramatea Olentzerori pertsonalki emateko!


Jaiotzak Araban


Belenzaleen tradizioa oso errotuta dago Euskadin: jaiotzen erakusketak egiten dira museoen eta eraikin enblematikoen kanpoaldean zein barrualdean. Horrela, Gasteizko Florida Parkeko jaiotza monumentala nabarmentzen da, 50 urte baino gehiagoko historiarekin, zaharrenetako bat bilakatzen dena.


Gainera, euskal hiriburuko jaiotzen ibilbideak hainbat erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaitu: elizetan, parrokietan eta hiriko beste toki batzuetan, Farolen Museoa eta Santa Maria Katedrala barne.


Araba utzi gabe eta Arabar Errioxara joanez, Laguardian XVIII. mendetik aurrera Eguberri guztietan Erregeen Andra Mari elizako Kapera Garbian bisita daiteke. Bertan, estilo barrokoko jaiotza artikulatua ikusi dezakezu, 73 piezaz osatua eta munduan geratzen den mota honetako bakarrenetakoa.


Hau aukera ona da Arabako probintzia ezagutzeko eta Nekaturreko kide den alojamendu hauetako batean ostatu hartzeko.


Urtarrilaren 1a


Abenduaren 31ko gauean Euskadiko herri guztietan egiten diren ospakizunetatik harago, urtarrilaren 1ean bi ekitaldi nagusi izaten dira.


Donostian, herritarrek, egun honetako goizean, Kontxako hondartzan urteko lehen bainua hartzera joateko ohitura dute. Ekitaldi ofiziala ez bada ere, merezi du ikustera hurbiltzea, eta zergatik ez, bainularien taldera batzea!


Egun horretan Kantauri itsasoko uretan sartzea ez bazaizu behar bezain ausarta iruditu, mendizaleok gure ohiturari eusten diogu eta egun berean gure gailurretako batera igotzen gara.


Torre de metal

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.


Gure mendi maiteenetako bat Gorbeia da, Araba eta Bizkaia artean, 1482 metroko mendigunea. Bere tontorrean, 1899tik, bere sinbolo nagusia den gurutze metaliko bat dauka, 17 metroko altuerarekin.


Mendizaleek urtarrilaren 1ean igotzen dute mendi hau eta gurutzearen oinetan topa egiten dute, urte berri on bat desiratuz.


Gastronomia


Eta, nola ez, Gabonetako gastronomiak ere leku garrantzitsua du gure ohituren barruan. Egun hauetan, mahaiak bertako produktuez eta familia bakoitzaren errezeta tradizionalez betetzen dira: bakailaoa pil-pilean, bisigua, txipiroiak tinta beltzez beteak, txangurroa, arkume errea, euskal pastela edo intxaursaltsa (intxaurrekin egindako postrea), gure jatetxe askotan aurkituko dituzun plater batzuk dira.


Eta horiek guztiak sagardo natural batekin, txakolin on batekin edo Arabar Errioxako ardo batekin lagunduta. Izan ere, guretzat otordu bat partekatzea jatea baino askoz gehiago bada, Gabonetan are gehiago. Hori dela eta, ez da harritzekoa jaiegunen artean eta "garbiketa-erritual" gisa, garai horretako beste plater tradizional batzuk ere jatea, hala nola azalorea, menestra arrautzaztatu on bat edo porrusalda bakailaoarekin.


zer iruditu zaizkizu gure Gabonetako ohiturak eta tradizioak? Bizi itzazu zuzenean edo oparitu zuk nahi duzunari gure Nekabonuak edo gure Nekatxartela, eta ezagutu gure landa-inguruneko Gabonak.


Hiru Nekabonu-mota dituzu eskura, eta, Nekatxartelaren kasuan, zeuk erabakitzen duzu zenbatekoa. Horiek guztiak urte osoko egonaldiekin truka daitezke. Eguberri honetarako opari ezin hobea dira!


Zorionak eta Urte Berri On!

Euskadiko landa-bihotzetik, jai zoriontsuak opa dizkizugu!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco