Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Hilabeteko destinoa: Getxo

01/07/2018

Hilabeteko destinoa: Getxo

Hilabete honetan Bizkairantz joko dugu oso destino berezia aurkezteko. Destino horretan bista ederrak, hondartza ezagunak eta gastronomiarik hoberena aurkituko ditugu. Hilabete honetan Getxora hurbilduko gara, eskuin ibaiertzeko txokorik ederrenetakoa.

Historia pixka bat

Getxoren historia XII. mendean hasten da gune horretan lehen asentamenduak ematen direnean, Algortan bereziki, non marinel adituen multzo garrantzitsu bat eratzen den. Zalantzarik gabe garairik distiratsuena XIX. mendean biziko da Areeta auzoa garatzen hasten denean. Bertan Getxoko erreferente turistiko eta historikoa aurkituko dugu: zubi esekia edo Bizkaia zubia.

Getxoko bilakaera izugarria izan da azken 100 urteotan. XX. mendearen hasieran Neguriko lorategi-hiria garatu zen, jauretxez beterikoa. Udalerri honek hirukoiztu egin zuen populazioa 20 urtetan. Gaur egun oraindik ere Bizkaiko kostaldeko tokirik idiliko eta interesgarrienetakoa da.

Getxon galdu behar ez duzuna

Bizkaia zubia: Zubi esekiak 125 urte bete ditu eta oraindik ere gure lurraldeko eraikinik garrantzitsuenetakoa da. Gaur egun erabilgarri dago eta Bilbo Handiaren beste ibaiertzera heltzeko modurik interesgarriena da.

Hondartzak: bost hondartza zenbatzen dira udalerri honetan, bakoitza bere ezaugarriekin. Portu zaharra: Algortan kokaturiko auzo honek urte askotan izan zen arrantzale herriaren xarma mantentzen du oraindik ere. Oso aproposa trago bat hartu edota itsasotik jasotako gutiziak dastatzeko.

Itsaslabarrak: Getxok itsaslabar zoragarriak dauzka eta bertan aurkituko ditugu turismoaren erreferente bilakatu diren Aixerrota errota edo Andra Mari eliza.

Ikusiko al dugu elkar?

Nekaturretik ondorengo asteotan Getxo eta ingurunea deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu, udak kostaldeari ematen dion edertasunaz gozatzeko aukera izan dezazun. Eta beti bezala gure hurbileko ostatuak izango dituzu eskura egonaldia zoragarria izan dadin.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco