Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Kaixo, 2018! Urte honetarako planak

01/12/2017

Kaixo, 2018! Urte honetarako planak

2018az gozatzeko prest? Nekaturren jadanik pilak kargaturik dauzkagu eta prest gaude erronkaz beterik datorren urte berriari aurre egiteko. Oraingo honetan 2018an etorriko diren ekitaldien errepasoa egingo dugu. Hartu zure agenda eta joan zaitez derrigorrezko hitzordu hauek apuntatzen.

2018: urte garrantzitsua Bilborentzat

2017an oso albiste bikaina izan genuen Bizkaiko hiribildu honentzat. Bilbo Europako hiririk hoberena dela aitortu zen 2018rako. Izendapen horrek halabeharrez urte zoragarria iragartzen du. Hurrengo 12 hilabeteotan Bilbon nazioarteko hainbat hitzordu handi ospatuko dira. Guztiz finkaturik dagoen urteroko BBK Live festibalaz gain Europako Errugbi txapelketaren finalak edo MTV telebista kateak antolatzen dituen European Music Awards sariak ospatuko dira. Horrez gain gastronomiaren Oscar sariak izango liratekeen The World’s 50 Best Restaurants gala bera ere Bilbon ospatuko da.

Bilbon gainera hainbat eta hainbat nazioarteko kongresu eta feria antolatuko dira eta haren interes eta xarma mantenduko ditu turismoarentzat hain erakargarriak diren Euskalduna jauregia, Guggenheim museoa edo gastronomia berari esker.

Musika, kirola, kultura

Adierazi dugun bezala Bilbon MTV sarien gala eta BBK Live festibala antolatuko dira baina kultur ekitaldien zerrenda askoz luzeagoa da. Ekainean Europako hegoaldeko rockaren inguruko hitzordurik garrantzitsuenetakoa den Azkena Rock Festibala ospatuko da. Uztaila jazzaren txanda izango da. Getxo, Gasteiz eta Donostiako festibalak musikarik hoberenaren erreferente bilakatuko dira. Donostiako musika hamabostaldia ere bueltan izango dugu eta haren ondoren Zinemaldiaren txanda helduko da. Berriz ere Gipuzkoako hiriburua nazioarteko zinerik hoberenaren epizentroa izango da.

Jaiak!

Euskadin jaiak dira nagusi urte osoan zehar. Donostiako danborrada urtarrilaren erdialdera heltzen da. Apirilean Gasteizko sozietateak dira danbor eta kupelak kolpatzeaz arduratzen direnak. Aste Santuak ohitura ezberdinak ekarriko ditu gure lurraldeko ehunka herritara.

Uda garaian zaindarien omenez ospatutako hamaika jai ospatuko dira. San Juan, San Pedro, Karmengo ama ,… Euskadiko ia herri guztietan ospatzen dira jaiak ekaina eta iraila bitartean. Hiriburu nagusien kasuan guztiak abuztuan ospatzen dira.

Eta askoz gehiago …

Hemendik gutxira sagardoaren garaian murgilduko gara. Hau ondo jan eta Gipuzkoako sagardorik hoberenak dastatzearen sinonimoa da. Aurrerago inauterien izpiritua barreiatuko da gure kaleetan zehar. World Football Summit futbolaren inguruko kongresu garrantzitsua maiatzean helduko da Bilbora. Udazkenaren hasieran Arabar Errioxan mahats biltzearen jaia ospatuko dute. Eta honela hainbat eta hainbat ospakizun, jai eta derrigorrezko hitzordu.

Ospakizunik interesgarrienak aurkeztu dizkizugu baina zerrenda luzeagoa da. Gure webgunean sartu eta adi egon zaitezen gonbitea luzatzen dizugu bertan aurkituko baituzu galdu behar ez dituzun hitzordu guztien informazioa. Joan zaitez tartea bilatzen 2018a une pozgarriz beterik baitator. Laguntzarik behar al duzu?

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco