Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

Prest al zaude hiriburuetako jaietarako?

01/07/2016

jaiak 2016

Abuztuan zehar euskal herrialdeetako hiru hiriburuetan jai nagusiak ospatzen dira. Andre Maria Zuriaren jaiak eta Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak ohikoak dira jende parrandazalearen agendan. Birpasatuko al ditugu hiru hitzordu hauek? Hartu zapia eta jantzi lepoan, “jai modua” piztu dugu eta!

Lehen geltokia: Vitoria-Gasteiz

Urtero bezala Arabako hiriburua lehena izango da haren jai nagusia ospatzen. Beste urte batez, Zeledon San Migel elizako dorretik jaitsiko da milaka eta milaka bizilagun eta bisitariz gainezka egongo den Andre Maria Zuriaren plazaraino.

Txupinazoaren ondoren era guztietako ekitaldiz josirik egongo diren 6 jai egun izango ditugu aurretik. Su artifizialak, folklorea eta nola ez kontzertu pilo bat. Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan izen ospetsuak izango dira, hala nola Izal, Celtas Cortos edo DVicio.

Donostiara bidean

Gipuzkoako hiriburuak Vitoria-Gasteizek emango dion lekukoa hartuko du. Donostiako Aste Nagusia abuztuaren 13an hasiko da kanoikada klasikoarekin eta hilaren 20a bitartean Donostia jaietan izango da. Ez dira kontzertuak faltako (Ken Zazpi, Fangoria, Sweet California,…) ezta urteroko su artifizialen nazioarteko txapelketa zoragarria.

Donostiako badia toki zoragarria eta bakarra da piroteknia espektakuluetarako. Haien ospea mundu mailakoa da eta pixkanaka Aste Nagusiaren ekitaldi nagusi bilakatu dira. Aurten berriz ere jai gauetan gozatzeko aukera izango dugu. Ezin dituzu galdu!

Azken geldialdia: Marijaiari bisita

Donostiak ateak itxi eta aldi berean Bilbon irekiko dira. Bizkaiko hiriburuak haren Aste Nagusia ospatuko du abuztuaren 20tik 28ra. Beti bezala Marijaia Aste Nagusiaren hasieran eta azken agurrean azalduko da.

Konfirmatutako kontzertuen artean ondokoak azpimarratuko ditugu: Edurne, Mägo de Oz edo Carlos Baute. Ez dira su artifizialen erakustaldiak ezta Aste Nagusiaren arima diren Bilboko konpartsen txosnak faltako.

Ostaturik behar?

Andre Maria Zuriaren jaietarako edo beste Aste Nagusi bietako baterako ostaturik behar baduzu begira ezazu Nekaturrek egiten dizun eskaintza. Inguruetan hainbat dauzkazu, guztiak kalitate goreneko egonaldi ahaztezina eskaintzeko prest. Ikusiko al dugu elkar?

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco