Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea
  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

San Tomas eta galdu ezin diren bestelako Azokak

30/11/2015

Eguberriko azokak

Urteko azken hilabetean sartu gara eta hotzarekin batera merkatu eta azoka tradizionalak heltzen dira. Gabonetako zorion-agur eta zirrarekin hasi baino lehen gure herriko produktu tipikoak dastatu eta euskal ohiturak ezagutzeko aukera aproposa.

Azaroaren 13an Gipuzkoan dagoen Urretxu-Zumarragara hurbiltzeko aukera izango dugu bertan Santa Luzia azoka tradizionala ospatzen baita. Abeltzainak zein nekazaritza tresneriako enpresariak batzen dituen azoka zeinean sektoreko berrikuntzak erakusten diren. Sabelari ere gozoa emateko aukera ona izan daiteke errege-sagar, barazkiak eta bertako frutak dastatuz. Horrez gain urteroko Ezti txapelketa antolatzen da bertan, gozo iraunkor horren zaletuentzat ezinbestekoa.

Gasteizen, urtero bezala, ohiko Gabonetako azoka ipiniko da. Gabonetako erosketak egin eta artisautza produktuak aurkitu ahal izango dira. Azokaren ateak abenduaren 17an irekiko dira Posta eta Independentzia kaleetan. Hiri horretan, nahiago badugu nekazaritza munduko berrikuntzak ezagutu, hilak 24an Espainia plazara hurbildu beharko dugu. Nekazaritza azoka hau ohiko bihurtu da data hauetan euskal kultura eta tradizioaren zaleentzat.

San Tomas Bilbon eta Ogi Eguna Galdamesen

Familia giroko betekada eta elkartzeak baino lehen taloa eta txakolina dastatu behar dira. Bilboko San Tomas Azoka abenduaren 22an ospatuko da bestelako herrietan 21ean ospatzen den bitartean. Ez galdu euskal pastela, taloa eta Gabonetako mahaiak apaintzeko argizari artisauak.

Etxeko ogia maite baduzu, hilak 24an Ogi Eguna daukagu Galdamesen. Hogeita hamar stand baino gehiagotan gaztak, artisau lanak, ohiko gozoak eta eskualdeko ogirik hoberena erakusgai egongo dira. Egun horretarako espresuki plazan kokatutako egur labe batean ogia zuzenean egiten ikusteko aukera izango duzu. Ez baduzu inoiz ikusi ezin duzu galdu.

Nekaturren oso gustuko ditugu gure lurreko azoka eta ospakizun tipiko hauek. Ospakizun hauek gure adierazgarri bihurtu diren produktuak tokirik gorenean kokatzen dituzte. Zure planak luzatu nahi badituzu era guztietako aukerak aurkituko dituzu gure eskaintzatan. Kontsulta itzazu eskaintzen dizkizugun tokiak!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak

Eguraldia

Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco