Lo egitea eta atseden hartzea oso ondo dago. Aktibo egotea ere bai.
Lanean ari zarenean, deskonexio-une horrekin egiten duzu amets, presarik ez izatearekin, erlojuari ezertarako begiratu beharrik ezarekin eta, besterik gabe, egotearekin.
Landa-ingurunean gaude, naturarekin harreman zuzenean.
Gure ostatuetako askok ukuiluak dituzte abereekin, gazta ekoizten dute, eta baratzeko produktu freskoak jasotzen dituzte, horiekin marmelada, sagardoa eta etxeko errezetak egiteko. Eta onena da jabeek oso gustura erakutsiko dizutela nola egiten duten, zure familia edo lagunekin esperientzia hori bizi dezazun.
Ez uko egin gaztandegi bat bisitatzeari, Arabako Errioxako ardo on bat edo txakolina edateari, sagardoa upeletik bertatik probatzeari edota Idiazabal gazta eder bat dastatzeari.
Webgune honetan, landa-ostatu onenak eta jarduera-proposamen onenak dituzu, gauza horiek guztiak Euskadin egiteko.