Santa Klara
Zumaia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 8 Ohe osagarriak
56,00 €tik aurrera logelan
INFORMAZIOA
Debako Turismo Bulegoa
Ifar Kalea 4 - 20820 Deba
943 192452
turismoa@deba.eus
Mutrikuko Turismo Bulegoa
Txurruka Plaza z/g - 20830 Mutriku
943 603378
turismo@mutriku.eus
Zumaiako Turismo Bulegoa
Kantauri plaza 13 - 20750 Zumaia
943 143396
turismoa@zumaia.eus
Euskal Kostaldeko Geoparkea Deba, Mutriku eta Zumaia udalerriek osatzen dute eta ondare geologiko, paisajistiko eta kultural garrantzitsuaren jabe da. Euskal Herrian daukagun proposamen berezi eta erakargarrienetako bat dugu geoturismo edo natura turismoaren baitan.
2010az geroztik, Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Eta 2015eko azaroan, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen, balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia azpimarratzen duen izena.
Geoparkeko 13 kilometroko labarrek Flysch izeneko harkaitz-geruzen eraketa ikusgarria gordetzen dute. Liburu handi baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak bertako paisaietan ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederretaz gozatu, denboran zehar bidaiatzearekin batera hainbat aurkikuntza egingo dituztelarik. Besteak beste, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako geruza beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.
Geoparkearen bihotzean historiaurrea bertatik bertara ezagutzeko eta sentitzeko aukera ematen duen ibilbide harrigarri bat dago: Debako Historiaurreko Harana (HAB). Aire zabaleko museoa da, non bisitaria unibertso sinestezin batera eramango duen ibilbide bat proposatzen den pieza arkeologikoen eta paleontologikoen erreplikei, eguneroko eszenen ilustrazioei eta pasealekua mugatzen duten 50 euskarrietan bildutako informazioari esker.
Barnealdean, Gipuzkoako kobazulo kopururik handiena biltzen duen eremu karstikoa aurkituko dugu. Horien artean, Gizateriaren Ondare izendatutako Ekaingo kobazuloa da azpimarragarriena.
Urak Olatz eta Lastur haranak ere zizelkatu ditu, dolinez, larre berdeez eta baserriz zipriztindutako bi paisaia liluragarri, euskal landa-eremuaren irudi bukolikoa osatzen dutenak. Hainbat aisialdi gune daude Geoparkean eta xendazaletasunaz gozatzeko hamaika ibilbide tematiko daude seinaleztatuak eta interpretatuak. Geoparkeko Bira eta Geoibilbideen sareari esker, esate baterako, lurraldearen txoko berezienak oinez ezagutu daitezke.
Hamaika aukera dago Geoparkea deskubritzeko. Publiko zabalari zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira urte osoan (erreserbak online geoparkea.eus webgunean).
21 emaitza
Zumaia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 8 Ohe osagarriak
56,00 €tik aurrera logelan
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
75,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 6 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
225,00 €tik aurrera etxe osoan
< 1 KM
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
210,00 €tik aurrera etxe osoan
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 15 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
68,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
< 1 KM
Zumaia/Gipuzkoa
Landa Apartamentuak: 18 Pertsonak
100,00 €tik aurrera apartamenduan
Zestoa/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM
< 1 KM
Deba/Gipuzkoa
Landa-etxea: 11 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
140,00 €tik aurrera apartamenduan
Deba/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
60,00 €tik aurrera logelan
< 1 KM