Ezagutu Mirandaolako parkean kokatzen den Mirandaolako burdinola ikusgarria, Euskal Herriko ondare multzo garrantzitsuenetako bat dena! Aizkorri-Aratz Natur Parkeko magalean kokatua, euskal kulturaren sinbolo bizia da.
Olagizonek, XVI. mendean bezala atondurik 400 urtetik gorako historia zirraragarrian parte hartzera eramango zaituzte. Ikusi nola bi hauspo ikusgarriek piztutako suak, 1300 gradutan berotzen duen burdina, ondoren 400 kilotik gorako mailuan forjatuz. Suaren txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak esperientzia hau ahaztezina egiten dute!
Dastatu Mirandaolako sugarretan prestatutako ola-pintxo goxoa, txistorra, baserriko ogi eta sagardoaz osatua, esperientzia gastronomiko paregabea!
Burdinolarekin batera, 1580ko maiatzaren 3an gertaturiko Mirandaolako Gurutzearen miraria oroitarazten duen Mirandaolako Kapera ere bisitatu ahal izango duzu.