Soinuenea, Centro de la Música Popular oiartzun (guipuzcoa)

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Tornola kalea, 6 (Ergoien auzoa)
20180 Oiartzun
Gipuzkoa
Telefono: (00 34) 943 493 578
 www.soinuenea.eus

Nola iritsi Ikusi Mapan

Deskribapena

Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.

Erakusketan mundu guztiko musika-tresnak eta jostailuak daude eta soinuaren jatorrian, hau da, ekoizteko sisteman oinarrituta sailkatu dira. Hori guztia osatzeko ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.
Dokumentazio-guneko ikerketa eta kontsulta atalean sartzeko aldez aurretik ordutegia adostu behar da.

Herri Musikaren Dokumentazio eta Erakusketa Zentroan honakook aurki ditzakegu:

  • Musika-tresnen bilduma: erakusketa eta tresnak kontsultatzeko biltegia.
  • Liburutegia: herri-musikako tresnei eta musikari buruz idatzizko materiala.
  • Fonoteka: mota eta formatu desberdinetako musika-grabaketen bilduma.
  • Argazki-artxibategia: argazkiak, filmak eta bideoa...
  • Tailerra: musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerra.
  • Erabilera anitzeko aretoa: hitzaldietarako, ikastaroetarako eta entzunaldietarako aretoa.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

0 emaitza

Ez daude eskuragarri bilaketa irizpidearekin bat datozen ostatuekin.