victor hugo museo pasaia (guipuzkoa)

Pasaiako Turismo Bulegoa
Victor Hugo Etxea
Donibane, 63
20110 Pasai Donibane (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 943 341 556
Fax: (00 34) 943 341 777
turismo.pasaia@oarsoaldea.net


Pasaiaren erdi-erdian dago, Donibanen (San Juanen) alegia. Bizkaiko auzoko tximiniatik abiatuta, "toki guztietara eramaten zaituen kale bakarraren" (Victor Hugo) bigarren arkuan aurki dezakegu. San Pedrotik itsasontziz iritsiz gero, lehenengo pasabidearen amaieran dago. Victor Hugok bertara iristeko bigarren aukera hautatu zuen.

Ikusi Mapan

Deskribapena

Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.
Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
Hiru solairuetan dauden edozein balkoi korritutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu egin zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.

Irudiak eta bideoak

Aterpetxeak Hurbiltasunaren Arabera

0 emaitza

Ez daude eskuragarri bilaketa irizpidearekin bat datozen ostatuekin.